Urduliz, 2013-03-19
5. edukiontzia Urdulizera heldu da. Bosgarren edukiontzia edo kondenedor marroia hondakin organikoak botateko da, zehatz esaneko kozine bako, frutak, berdurak, ogia eta opilak barne. Beste hondakin natural batzuk be loreak eta sustrairik bako landareak, edukiontzi marroi horretara bota behar dira.
Edukiontzi marroia ezartzeko, herritarren parte-hartzea beharrezkoa da ,horregaitik Udalak informazino-kanpaina bat jarri dau abian, ekimena urduliztarren artean ezagutarazteko, auzotar gehienek bat egin dagien. Urdulizko biztanleek bide bat baino gehiago dabe une honetatik bertatik ekimenagaz bat egiteko eta bosgarren edukiontzia erabiltzen dabenen artean egoteko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa