Bizkaia, 2021-11-10
Bilbo Handia eta Ezkerraldea biztanlez hustutzen doazan bitartean, beste eskualde batzutan gora doa biztanleen kopurua. Txorierri, Uribe Kosta eta Mungialdean esaterako. Urdulizen ia 5.000 pertsona bizi dira gaur egun. Orain hamar urte baino 1.300 gehiago. Hazkundea ehuneko 36koa izan da azken hamarkadan. Hazkunde horren atzean, arrazoi bat baino gehiago egon daitekela esan deusku Javier Bilbao alkateak.
Derion be igoerea kontuan hartzeko modukoa izan da, koa azken hamar urteetan. Etxebizitzen arloan izandako eskaintza erakargarria azpimarratu deusku beste arrazoi batzuren artean Esther Apraiz alkateak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa