Bizkaia, 2018-01-22
"Walale, ur edangarri eta osasuntsua Angolarako" egitasmoa garatzen dabil Bizkaiko mediku talde bat, Angolako Vouga ospitale ingururako. Lau bat urte daroez bertara joaten, ospitalean lagunduz. Ikusi dabe bertan malaria dala gaixotasunik zabalduena, erabilitako ur zikina edaten dabelako. Horregaitik daukie martxan Walale proiektu hau. Diru guzti-guztia batu ez badabe be, urte amaieran jarriko dabe martxan araztegia. Lagundu gura dauenak www.walale.org webguenetik lagundu leike.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa