Bizkaia, 2020-09-23
Nagusien egoitzetako bisitak eta urteerak arintzeko erabagia hartu dau Jaurlaritzak. Bizkaiko egoitzetan orain arte astean bisita bi egin ahal izan dauz pertsona berak. Transmisinoak behera egin dauela ikusita, neurriak malgutu egingo dabez. Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioko 08:30etako alkarrizketan eta horretaz bera egin deusku. Pandemia dala eta, nazinoartekotzea gatxa dala esan deusku Unai Rementeriak. Aldundiak proiektu handiak egon dira azken urteetan, nazinoartekotzean lan handia egin dabe hainbat lagunek, danen buru, Asier Alea. Aleak kargua iztea erabagi dau, enpresa pribadura joateko. Bere lana eskertu egin dau Rementeriak. ERTEak betiko ez dirala izango esan dau Rementeriak eta txertoa heldu arte Bizkaiko enpresek eutsi beharko deutsela gaineratu dau. Soldatak jaistearen aldekoa ez dala adierazo da eta egoerak enpresaz enpresa ikusi beharko dirala azaldu dau BFAko buruak. Astelehenean Batzar Nagusietan ikasturte politikoa hasiko da eta Gernikako batzar etxean gehienezko edukierea ezarriko dabela aurreratu dau Rementeriak. Beste gai askoren inguruan be berba egin dogu BFAko diputadu nagusiagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa