Bizkaia, 2018-10-30
Lan arloan, Naval ontziolaren egoerea larria da, baina administrazinoek lanean jarraitzen dabela esan deusku Gernikatik Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Egunotan jakin dogu Bizkaiak uste baino diru gehiago batu dauela zergen bidez. Diru hori batez be zerbitzuak mantentzeko erabili gureko leukiela esan deusku. Lehen sektorea gogorra dan arren, tradizinoa mantentzeko laguntzak emoten jarraituko dabela esan dau Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Rementeriaren berbetan lehen sektoreko produktuak sustatu eta kontsumidu egin behar doguz. MTV sariek Bizkaian eukiko daben eraginaz be galdetu deutsagu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa