Alemania, 2020-05-19
Alemanian pandemiak, beste herrialde batzukaz alderatuta, eragin txikia euki dau. Espainiar estaduan 47 milioi pertsona bizi da eta Covid19ak eragindako hildakoak 27.709 izan dira. Alemaniak 83 milioi pertsonako biztaleria dauka, Espainiaren bikotxa, eta han heriotzak 8 mila inguru izan dira, Espainian baino hiru aldiz gitxiago. Unai Lauzirika Leipzigeko Unibersidadeko irakaslea da eta alde honen inguruko azalpenak emon deuskuz. Alemaniar gehienek Angela Merkelek krisi hau kudeatzeko erea babesten dabe. Unai Lauzirikaren eretxian honen arrazoia Merkelek erabilitako politika komunikatibo argian topau behar da. Alemaniarrek udako oporrak aurton zelan pasauko dabezan galdetuta Unai Lauzirikak esan deusku Merkelen gobernua egoera hori aztertzen dabilela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa