Euskadi, 2022-06-07
ESAN sindikatuaren berbetan Arkauten egiten dabezan hautaprobetan ama hizkuntza lez euskerea dabenek test psiko-teknikoaren probea ezin dabe euskeraz egin. Izan be Ertziantzan ez dabe proba hori euskeraz bermatzen. Segurtasun sailari hori aldatzeko eskatu deutso ESANek. Ertzainen brigada mogikorrean 430 ertzain inguru dagoz gaur egun. ESANeko Unai Garabietak azaldu deuskunez batzutan ez da nahikoa izaten.
Etxebakotzeetan ertzainek izaten dabezan betebeharrez be egin dogu berba.Garabeitak esan deusku eurentzat ez dala lan erraza izaten eta politikariei ardura handiagoagaz jokatzeko eskatu deutse. Ertzaintzan salaketak modu digital edo elektronikoan egiteko zerbitzua martxan jarri dabe. ESANetik honetaz balorazino positiboa egin dabe baina era berean kritikau dabe ertzain-etxe batzutan, langile faltaren ondorioz, jendeari ez jakola gabeko txandetan arretarik emon.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa