Bizkaia, 2013-11-22
100 persona baino gehiagok parte hartu dabe Bizkaian ordenagailu baten bidez adinekoei euren etxeetan eskainitako arretan. TECNALIAk eta SSI enpresak diseinautako asistentzia honetan 70 edadedunek, 10 zaintzailek eta 20 laguntzailek hartu dabe parte.
Hartzaileen perfila bakarrik bizi dan 85 urteko emakume batena da. Sistemea Abanto-Zierbenan, Zornotzan, Arrigorriagan, Bilbon, Muskizen, Ugaon eta Uribe Kostako mankomunidadean probau dabe. Hau ez da 24 orduko teleasistentzia programea, honako gaitasunak bultzatzeko hitzorduka funtzionetan dauen sistemea baizik. SSI enpresako kidea dan Itziar Alvarezek azalpen guztiak emon deuskuz. Terapeutak eta adinekoak hartuemonetan egoteko sistemak sagurik eta teklaurik bako pantaila handi bat dauka, helburua ahalik eta erraztasunik gehien emotea da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa