Bilbo, 2018-06-21
Gagararrilean edo abuztuan gure landetxeetara etorri gura dabenek martxorako erretserbea eginda eukiten dabe eta beraz, ez dira eguraldiari begira egoten. Ganera, asko freskotasunaren bila etorten dirala azaldu deusku Garaiko Landetxeko arduraduna dan Jasone Gezuragak.
Mundu osoko bisitariak etorten dira gure landetxeetara. Azken aldian ganera, turismo gastronomikoak indar handia hartu dau.
Azken aldian Bizkaian egon diran ekitaldi bereziek be izan dabe eragina. Errugbiko finaletarako edo munduko sukaldari onenen izendapenerako erreserbek gora egin dabe. Laster Shakiraren kontzertua edo MTV sarien banaketa ekitaldia be izango dira eta horreek be igarri dira erretserbetan.
Udan Bizkaiko landetxeetara etorten diran bistariek 4-5 egunetako egonaldiak egiten dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa