Bilbo, 2016-03-29
Bost lagunetatik batek, udabarria heltzeagaz batera, nekea eta energia faltea igerten dau.
Udabarriko asteniari aurre egiteko elikadura egokia eta gosari energetikoa ezinbestekoak dira adituen esanetan.
Udabarriko asteniak bereziki nagusi, ume eta alergikoei eragiten deutse eta iraupena, pertsonearen araberakoa izaten da. Hilabeteak pasauta, egoerea hobetzen ez bada, medikura joatea gomendatzen dabe.
Udabarriko asteniari aurre egiteko ezinbestekoa da elikadurea, elikadura egokia.
Otordu guztietatik garrantzitsuena gosaria da. Gosariak energetikoa izan behar dau eta horrek esan nahi dau, gosariak esnekia izan behar dauela, baita ogi,a urdaiazpiko, tomate edo mermeladeagaz, eta fruta bat.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa