Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Udabarriagaz batera, beisbola

Bilbo, 2017-03-23

Hasi da beisbol denporaldia. Udabarriagaz batera heldu da, Markel Mendizabal San Inazioko jokalariak esan deuskun moduan. Beisbol Navarraren aurka hasi dabe ligea. Partidu bata galdu (7-5) eta bestea irabazi (3-13) egin ditue. Errugbian Bizkaia Gernikak Ampo Ordiziaren aurkako derbia dauka zapatuan. Eduardo Maidagan entrenatzaileak esan deuskunez, maileari eusteko puntuak hainbat lasterren lortu nahi ditue. Eskubaloian, Prosetecnisa Zuazok garaipena behar dau Base Villaverderen aurka. Lasesarren, zapatuan (18:30). Ainhoa Azaola jokalaria konbidau dogu Bizkaia Lehian saiora. Iñigo Postigo (Metropolitano) eta Jon Lopez entrenatzailea izan dira beste konbidadu biak. Leioak Boadilla izango dau aurkari Madrilen. Lopez Leioako entrenatzailea ezeze Euskal Herriko hautatzailea be bada. Portugalerako osteran partidu biak irabazi ditu emakumeen waterpolo selekzinoak.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia