Zamudio, 2021-03-22
Geldoko Koplak liburuan, geldoztarren bizimodua eta jakitura jaso dabez Juan Luis Goikoetxea eta Udane Goikoetxea aita alabek. Kaminoaren ganean egindako koplak, Indalecio Prieto auzoan ezkutatu egotea edota 1936ko gudea ekarri dabez gogora Zamudioko auzo horretako bizilagunen historia zati horreek ahaztu ez daitezan. Urteetan batutakoak, orain argitaratu dabez. Egindako ikerketetatik istorioren bat bereziki azpimarratuko leuken galdetuta, Eusebio Maria de Azkue, Bitoriano Bolunburu eta Miren Natxituberenak aitatu deuskuz Juan Luisek. Geldo Atenas txiki bat dala adierazo deusku euskaltzain urgazle eta pedagogian doktorea danak. Goikoetxearen eretxian Geldoko Koplak liburua oso garrantzitsua da, bertan jaso dabena batu izan ez balebe, galdu egingo zalako.
Argazkia: AIKOR astekaria
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa