Gautegiz-Arteaga, 2018-11-30
Txopebentako jaubeak Euskadin, bere sasoian, nekazal turismoen munduan aintzindariak izan ziran. Jose Angel Bizkarrak, “Txope”-k, Nekatur (Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen alkartea) sortzeko lan handia egin eban; 1991garren urtea zan ta harrez geroztik 27 urte igaro dira. EJak 2018ko turismo saria Gautegiz-Arteagan dagoan landetxe historikoari emon deutso. Leku zoragarri honetara doazen turistek Lagako hondartzea 4 kilometrora daukie, Elantxobe 3 kilometrora ta Santimamiñeko kobak 5 kilometrora. Nekatur erakundeko Idoia Ezkurdiagaz egon gara Txopebentari buruz berbaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa