Bilbo, 2012-06-27
Txinako ikasketen bigarren masterra prestau dau Euskal Herriko Unibertsidadeak.
UPV/EHU-k Lu Xun Txinako Ikasketen Zentruagaz alkarlanean, Txinako Ikasketen Berezko Masterraren bigarren edizinoa jarriko dau martxan urrian. Euskadiko unibersidade alorrean onartzen dan Asiako herrialdeari buruzko goi mailako lehenengo titulazinoa da, eta Estadu osoan martxan jarten dan lehenengoetakoa. Nazinoarteko arlo guztietan Txina indar handia hartzen dago eta beraz, ezinbestekoa da herrialdea hobeto ulertzea eta, ondorioz, Txinako ekonomian, negozioetan, kulturan eta gizartean adituak preparetako aukerea emongo daben goi mailako ikasketak eskaintzea, une honetan dagoan hutsunea betez.
Urrian hasiko da masterra baina, izena irailaren 30a baino lehenago emon beharko da. Informazino guztia dago ehu.es atarian.
Masterreko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan, Eduardo Rubio da bera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa