Barakaldo, 2013-12-04
Abenduaren 15ean goizeko saioa 11etan hasiko da eta ateen irekitzea goizeko 9etan izango da. Ordu bietatik laurak arte jantoki erraldoia egongo da 6garren pabilioian eta 4etan arratsaldeko saioari hasierea emongo deutse. Autobusez 2.750 bertsozale hurreratuko dira Barakaldora. Iñaki Muruak Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko kideak txapelketa osoan bertsolariek emondako maila nabarmendu dau. Finalean umeentzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta horretan interesa dauenak abenduaren 9a orduko eskabidea egin beharko dau. Aurten nobedade lez bertsolarien jarduna ikertzen egongo diran ikerlarientzako terraza zientifikoa egongo da. Txapeldunari txapela nork ipiniko deutson be argitu deusku Imanol Muruak. Sarreren kontuagaz Bertsozale Alkartetik hausnarketea egin beharko dabela adierazo dau Muruak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa