Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Lau Haizetara

Turismoa, gora

Bilbo, 2015-08-03

BasqueTourren aurrikuspenen arabera, udea eta urte amaierea be oso onak izango dira turismo arloan. Ibiltur AISIA 2014 ikerketearen barri emon dau Eusko Jaurlaritzaren Basque Tour agentziak.
Lehen seihilekoan, errekor historikoak lortu dira. Milioi bat eta 150 mila sarrera baino gehiago egin dira EAE-n,e ta milioi 2 ostatu-gau baino gehiago zenbatu ditue. Gorakadea, %7-koa izan da batean zein bestean. Arantza Madariaga Basque Tourreko zuzendariagaz egin dogu berba. Euskadi bisitetako motibazino nagusiak, uriak ikustea, gastronomia eta ardaoa, eta kultura zein ekitaldiak dira. % 61. Turisten informazino iturri nagusia, internet izaten da. Urte hasierea oso ona izan da, eta amaierea beste hainbestekoa izatea itxaroten dau BasqueTourrek. Euskadiko egonaldi luzeenak, ia bikoztu egin dira, 8 egunetik 15era. Gainera, turisten %87-k oso ontzat jo dau Euskadi, helmuga turistiko moduan.

 

Arantza Madariaga

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia