Ibarrangelu, 2013-07-23
Ibarrangeluko hondartzak ezagunak dira, baina bertan badabe bestelako kultur ondarea be erakusteko. Ander Deunaren elizea berezia da, egurrezko ganga edo bobedea dalako. Munduan bakarra edo bakarrenetarikoa da, baina halan da guzti be ez da ezaguna. Beraz bisita gidatuak antolatu ditue uda honetarako, ezagutzera emoteko. Egunero egingo ditue, domeka eta astelehenetan izan ezik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa