Laudio - Amurrio, 2021-02-24
Josu Zabalak 40 urte daroaz TUBACEXen beharrean eta Amurrioko lantegian dabil. Naiara Olabarrieta 2002an sartu zan eta Laudioko lantegiko langilea da. Naiara TUBACEXeko zuzendaritzak kaleratu gura dauzen 150 langileen zerrendan dago eta dino euren lanpostuen alde borrokan jarraituko dabela. Kaleratzeen zerrendan dagozan gehienek emakume aurpegia dabela salatu dau izan be andrazko langile askok lanaldi partziala dabe eta horreek kaleratzea "merke" urteten ei jako zuzendaritzeari.
Naiarak azaldu deusku bera baikorra dala eta administrazinoei lan gatazka honetan gehiago inpliketako eskatu deutse. Gaur bertan SPRIren egoitzan bilera bat euki dabe eta langileek kanpoan protesta ekitaldi bat egin dabe. Atzokoan ertzainen eta langileen artean istiluak egon ziran. Huelgea egin nahi ez daben Tubacexeko beharginek lanera joateko eskubidea dabela azaldu dau Naiarak baina Aiaraldeko hainbat familiekiko enpatia falta dabela salatu dau.
Une honetan grebaren ondorioz enpresan hodirik ez dala egiten argitu deusku eta aurreko urteetan TUBACEXek eukitako fakturazino onak azpimarratu dauz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa