Trapaga, 2012-05-22
Bagilaren hiruan ospatuko dabe. Ohikoa da maiatzeko azken astegoienean egitea baina Athleticek kopea irabazi ezkero gabarreak urten leikelako atzeratu dabe.
Itxaropena ikastoleak antolatuko dau aurtengoa. Ikastolea 1972an sortu eben 11 umegaz eta hemendik pare bat urtera 800 ikasle inguru eukiko ditue.
Bagilaren hiruko jaialdiari jagokonez, egitarau zabala eskainiko dabe hiru gunetan. Euskerea teknologia barrietan egoteko ahalegina be egingo dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa