Bilbo, 2018-06-06
Gizarte zibilaren ordezkari lez egon da Kontseiluko idazkari nagusia, Paul Bilbao Transilvanian. Erregino eta gitxiengo hizkuntzen Europako Itunak 20 urte bete dabezala eta ospatu dan kongresuan azaldu dau egiten daben lana.
Besteak beste, Kontseiluak 30 hizkuntzatako 100 eragile baino gehiagogaz sinatutako protokoloa aurkeztu dau Bilbaok Transilvanian. Eta protokolo horren balorazinoa be egin barri dagoz. Oso pozik dagozala esan deusku Paul Bilbaok.
Eusko legebiltzarrean estatutu barria osotzeko lantaldeari be proposamena helarazo deutso Kontseiluak. Hizkuntza eskubideak eskubide estatutarioak izan beharko litzatekezala esan deusku Bilbaok Goizeko Izarretan saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa