Euskal Herria, 2021-04-29
Tokiko informazinoaren kontsumoa izugarri igo zan iaz. Tokiko komunikabide asko eta asko Tokikom sarean dagoz batuta eta Tokikomeko presidente barria Iban Arantzabal "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur. Pandemiari lotutako informazinoa nagusi izan da herri eta eskualde mailako komunikabideetan, baina beste gai batzuk ahaztu barik.
Egunerokotasunari begira, tokiko komunikabideentzat, internetek daukan garrantzia handia da. Interneteko jarduna oso ondo baloratu deutse. Izan be TOKIKOMen dagozan komunikabideen webguneetako bisitak %46 handitu dira. 2021ean Arratiako Begitu hamabostekaria eta Tolosako Ataria batu dira TOKIKOMera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa