Euskal Herria, 2018-03-23
Manez, Thierry Biscaryren izen artistikoa da, Thierry azken urteetan Kalakan hirukote ezagunean aritu da baina sasoi baten ostean Kalakan alda batera laga eta beste bide bat hartzeari ekin deutso. Thierry Biscary 1976an Anhauzen, Baxe Nafarroan jaio zan eta Iparraldetik Bilbora etorri jaku bere disko barria aurkeztera. Manez eta Kobreak izeneko musika proiektua aurkeztu deusku. Iparraldeko eta Hegoaldeko musikariek lagunduta Baxe Nafarroako jendartearen istorioakaz mimo handiz josi dau bere lan barria. Xabier Euzkitze, Jon Maia, Uxue Alberdi, Amets Arzallus edo Aurelia Arkotxa euki dauz proiektu honetan bidelagun.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa