Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Tertulian gaur Bizkaiko zordun nagusiak, Landa Garapenerako legea eta jaiak berbagai

Bizkaia, 2022-07-01

Euskadiko Landa Garapenaren Lege barria onartu da. EAJ, PSE, EH-BILDU eta Elkarrekin Podemos taldeen aldeko botoakaz aurrera urten eban atzo. Landa-eremuen garapen iraunkorrak eremu horreek biziteko eta proiektuak hazteko leku erakargarri izatea bilatzen dau. Batez be kohesinoaren eta aukera-bardintasunaren ikuspegitik. Legeak herri txikietako osasun arreta eta hezkuntza eskaintza hobetuko dauz. Nekazariei ezingo jake produktuen kostutik behera ordaindu eta zuzeneko salementea bultzatuko da. Gaur egun kalkuletan da Euskadiko biztanleriaren %8 landa-eremuetan bizi dala.

Bestalde milioi bat eurotik gorako zerga zorra dauken pertsonen zerrendea argitaratu dabe. Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko abenduaren 31n foru ogasunagaz milioi bat eurotik gorako zorra euken pertsonen zerrendea argitaratu dau. Zerrenda horretan 158 pertsona agertzen dira: horreetatik 150 pertsona juridikoak dira eta 8 pertsona fisikoak.

Gai honeei buruz eta Lekeitioko San Pedro jaietan ta Irungo San Martzialetan andrazkoek izan daben parte hartze desbardinari buruz galdetu deutsegu "Goizeko Izarretan" saioko tertulian  Iñigo Santxo, Rosa Miren Pagola eta Itziar Irazabali.  

 

 

 

Iñigo Santxo, Rosa Miren Pagola eta Itziar Irazabal

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia