Euskal Herria, 2016-12-20
Bihar Tasio Erkiziak frankismoko biktimen krimenen aurkako kereilearen harira Servini epailearen aurrean deklarauko dau. Lesakan jaio baino Bilbon bizi dan 73 urteko ezker abertzaleko militantea 1975ean torturau eben. Tasio Erkiziak berak bihar goizeko 10:30etan Bilboko 7garren Instrukzino Epaitegira lekukotza hori eroango dauela azaldu deusku. Beragaz astegoienean Iparralden atxilotutako 5 pertsonen egoerea, Sorturen Zoardia prozesua eta Txalaparta argitaletxeagaz aurkeztu barri dauzen memoriak berbagai euki doguz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa