Bizkaia, 2022-03-02
Tasio Erkiziak elikadurea aurkezten dau gako estrategiko lez nazino eraikuntzarako “Jan eta Jabe. Elikaduraren bidez, herria eraikitzen” liburuan. Janariagaz egiten gabilzana aztertu beharra dagoala uste dau Erkiziak. Azken 60 urteetan izandako aldaketen ondorioz, Bizkaian esaterako baserritarren kopuruak behera egin dau nabarmen.
Saltoki kolaboratiboen eta ekonomia zirkularraren alde egiten dau liburuan Tasio Erkiziak. Zirkuito laburren alde. 28 proiektu azaltzen dauz liburuan, horreetariko bat Bilboko Labore proiektua. Elikaduraren eredu horren eta nazinogintzaren arteko loturea be azaldu deusku Tasio Erkiziak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa