Mungia, 2019-04-04
Garagardoa, musikea, Gelati-Gelati-ren food truck-a... holakoak izango dira bihar, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Boga Garagardoaren 5.urteurreneko jaian. Boga-ren instalazinoak bisitatzeko erea be egongo da.
Ospatzeko arrazoi asko daukiez. 2014ko apirilean sortu ebenetik, Boga Garagardo Kooperatibea asko hazi da. Oraintsu sari bat jaso dabe Bartzelonako Beer Challenge-n. Eta bihar fabrikako TapRoom-a inaugurauko dabe. Bertan, jenteak Boga-k egindako produktuak dastau eta erosteko aukerea izango dabe.
Urtzi Ugalde, Boga-ko sortzaile taldeko kideagaz izan gara berbetan Boga Factory-n, Mungian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa