Euskal Herria, 2012-06-08
SETEM gobernuz kanpoko erakundeak “Garbi jokatu “izeneko kapaiñea abiatu dau
Arropa Garbia Kanpainaren euskal sareak, SETEMen zuzendaritzapean eta sindikatuak, GGKEak eta kontsumitzaile-elkarteak kide izanda, hainbat hilabetez Espainiako Batzorde Olinpikoegaz eta Londresko Joko Olinpikoak babesten dabezan markakaz sentsibilizazino, gizarte-presino eta negoziazino lanetan aritu ondoren, aldarrikapen-ekitaldi hau aurkeztu dau Garbi Jokatu Kanpainari amaiera emateko. Kanpaina SETEMek koordinatu dau eta Euskadiko 159 erakunde eta organizazino atxiki dira. Euskadiko hiru Uriburuetako Uriguneetan edukiontziak jarri dira, tailer klandestinoak balitz modura. Holan, herritarrek Espainiako Batzorde Olinpikoari eta Adidasi (Londresko Joko Olinpikoen babesleari) exijituko deutse Olinpiadekaz lotutako jantzigintza-sektoreko langileen lan-eskubideak errespeta dagiazala, gaur egun oso egoera larrian egiten behar dabe lan eta: derrigorrezko ordu estrak, txirotasun-mugaren azpitik dagozan soldatak, haurren ustiapena...
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa