Bermeo, 2013-04-26
Bizkaiko motorzaleek, Bermeoko rock talde eta tabernarien laguntzarekin, apirilaren 11ko sutean kaltetuei laguntzeko jaialdi solidarioa antolatu dabe maiatzaren 1ean, eguaztenean, Bermeoko Alde Zaharrean. Helburu bakarra kaltetuentzako dirua batzea izango da.
Holan, Bermeoko Alde Zaharrean motorren kontzentrazino txiki bat egingo da eta herriko 14 rock taldek joko dabe puntu dezberdinetan. Horrez gain, Bizkaiko motorzaleek atuna banatuko dabe Alde Zaharreko tabernetan eta horrek atun pintxoak prestauko dabez euro baten. Hemendik lortutako dirua be sutearen ondorioei aurre egiteko izango da. Aldi berean, itsulapikoak jarriko dabez dirua batzeko. Kalean ez da dirurik eskatuko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa