Bizkaia, 2012-07-15
Surfak Bizkaian urtean 4 milioi euroko diru kopurua mogiduten dau eta 50 enpresa surfaren diru iturrietatik bizi dira. Bizkaira olatu bila hurreratzen dan surflari batek egunean 55 euro gastetan dauz eta datorrenak batazbeste 7 egun igaroten dauz geurean. Bizkaiko kostaldean gaur egun 11 surf eskola dagoz eta Euskal Surf Federazinoan 1.200 pertsona dagoz izena emonda. Surfaren alorrean beharrean gaur egun 300 pertsona egon leitekezala uste dau Basquetour erakundeak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa