Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Sos Arrazakeria: "Poliziak identifikazinoak azalaren kolorean oinarritua egiten dauz"

Bilbo, 2021-05-24

Arrazakeria poliziala salatu dabe Eusko Legebiltzarrean 118 eragilek. Pertsona arrazializatuen identifikazino sistematikoak, pertsona horreen aurkako gehiegikeria poliziala eta ekintza horreen inpunidadea salatu dabe Legebiltzarreko segurtasun batzordean. 118 eragilek “29-M Stop arrazakeria poliziala” izeneko idatzia aurkeztu dabe batzorde horretan. Poliziaren jokabide diskriminatzaileak salatu dabezala esan deusku Sara Nicholson Bizkaiko SOS Arrazakeriako kideak. Giza eskubideen alde justizian sinisten dabela, baina kasu baten be ez dala egin salaketea aurkeztu dabenaren alde; poliziaren alde egin da kasuen ehuneko ehunean. Poliziak egituraren babesa daukala uste dau Elena Bezanilla Bizkaiko SOS Arrazakeriako kideak. 

Asteburuan Bidasoan hildako gazte migratzailea gogoan hartuta, migrazino politika ezbardinak eskatu dabez hainbat herritarrek. Ehunka lagun alkartu ziran atzo, arinegun Boli Kostako 28 urteko gazte baten gorpua agertu zan tokian. Lagun horreek eskari zuzena egin deutse Irungo eta Hendaiako udalei: bermatu dagiela trantsitoan diran pertsonenganako babesa. Migratzea eskubidea dala, mugak zabaldu egin behar dirala esan deusku Bizkaiko SOS Arrazakeriatik Elena Bezanillak.

Elena Bezanilla ta Sara Nicholson

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia