Abadiño , 2018-10-18
400 urte bete dira sorginkeriagatik Durangaldean zigortutako azkanengo emakumeak Astolako kartzelatik askatu ebezanetik. Gertaera hori oroitzeko, ekitaldiak prestau dabez bariku honetarako. Kepa Junkera eta Sorginak taldearen emonaldia izango da. Baita Belen Bengoetxea eta Jon Irazabalen berbaldia be. Barikuan, 19:00etan hasita, Gerediagako foru zelaian. Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Gerediaga alkarteak andrazkoak gogoratzeko plaka bat eta eskultura bat aurkeztu dabe asteon.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa