Sondika, 2020-11-04
Herriz Herri Sondikan ibili gara, eta, kirol arloan, emakumeen futbola aitatu barik ezin leiteke geratu da. Izan be, 90eko hamarkadan, Sondikaz izan zan Bizkaiko talderik indartsuena. Gorengo mailan jokatu eban, eta laugarren geratu zan 95ean. Sasoi haretan, Ana Mari Astobieta jokalari eta entrenatzaile izan zan. Oiane Larreagaz egin dogu berba sasoi haretaz. Athletic geroago sortu zan, 2002an, Leioatik. Baina Leioa Sondikako jokalariekin sortu zan. Iraia Iturregi, Nerea Onaindia... Athleticeko jokalariek Sondikan jokatu eben aurretik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa