Bilbo, 2021-05-13
Caritas eta Acnur-en arteko esperientzia pilotu bati esker, Siriako 29 errefuxiadu dagoz Euskadin. Horreetatik 16 adin txikikoak dira eta Bilbon, Uribarri auzoan, bost seme-alaba daukiezan gurasoak dagoz Siriatik etorrita. Naia Egiluz eta Maria Salba boluntario dabilz proiektu honetan eta "Goizeko Izarretan" saioan izan doguz gaur. Harrera duina egin nahi izan deutse errefuxiadu honeei. 2019an ipini eben martxan proiektua. Lagundu egiten deutse, baina helburu nagusia euren integrazinoa lortzea dala esan deusku Naia Egiluzek.
Ez dakie programa honegaz zer gertatuko dan. Bi urterako adostu eben, baina RGIa kobretan hasteko 3 urte egin behar dabez gure artean errefuxiaduek; batzarretan dabilz proiektua beste urtebetez luzatzeko. Euren autonomia lortu arte, hortxe izango dira babesa emoten.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa