Bilbo, 2015-04-23
Eskubaloian, Barakaldok eskura dauka maileari eustea. Atzean itxi ditu jaisteko tokiak, 3 puntura. Azken partidua Meridiano Antequerari irabazita dagoz (25-26). Datorrena zapatuan daukie Lasesarren, Viveros Herolen kontra. Jon Urretxa atezainaren esanetan, sinistuezinekoa da. Lehen itzulian galdu eta galdu ebilen Barakaldo. Orain, barriz, irabazi eta irabazi. Maileari eusteko, baina, Viveros Herol gainditzea izango ei da onena. Bizkaia Lehian saioan beste hainbat konbidadu be izan ditugu. Iñigo Olaeta (Gernika Rugby), Ainhoa Tirapu (Athletic), Leire Sarasola (Leioa Waterpolo) eta Eider Merino (Lointek Ugeraga). Getxok eta Gernikak hil ala biziko derbia jokatuko dabe Faduran (Zapatua, 17.30). Getxoztarrek maileari eutsi gura deutsie, eta gernikarrek 6. tokia gura dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa