Euskal Herria , 2021-02-24
Eraso! eta Osso taldeetako Sergio Ruizek 2019an emon eutsan hasierea bere bakarkako proiektuari. Serge zarauztarrak bigarren diskoa kaleratu dau Elkarren eskutik: `Leihotik mundura´. Konfinamenduan idatzitako kantuak dirala esan deusku Sergek, terapia moduan aritu dala idazten. Diskoko 8 abestiak nahiko tristeak izan arren, portada koloretsuan bildu dauz. Alabak egindako marrazkia da diskoko azala. Eñaut Gaztañaga produktoreagaz egin dau lan barriro eta laster zuzenekoakaz hasiko da. Hilaren 26an Munitibarren izango da Serge.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa