Bilbo, 2014-05-10
Iparraldeko jaien aldeko 31. jaia izango da biharkoa. Mintza! lelopean ospatuko dabe aurtengoa. Seaskatik azaldu deuskuenez, inozko egoerarik larrienean dagoz Iparraldeko ikastolak. Halan da be, etorkizunari itxaropenez begiratzen deutsie eta Lizeo barri bat eraikitzeko lanetara bideratuko dabe domekan lortzen daben dirua.
Egitarau zabala eratu dabe Senpereko lakuaren inguruan. Baina egitarauari garrantzia emon barik, egunari berari emon gura deutsie.
Bizkaia Irratian Pascal Indogaz berba egin dogu aurtengo Herri Urratsen inguruan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa