Euskal Herria, 2022-05-27
Euskereak 6.000 eguraldi berba daukoz. Kepa Dieguez irakasle eta filologoak tesia egin dau berba horreen inguruan. Ia 20 urteko lana dala azaldu deusku. Fenomeno bakarrerako hainbat aldaera daukaz euskeraz. Euskal Herrian euria nagusi da, eta intentsidadea kontuan hartuta esaterako, hainbat aldaera dagoz. 40 bat gitxi gora behera: euri langarra, euri-jasa, lanparra...
Berba honeetako asko, erabili ezean galdu egingo dirala azaldu deusku Dieguezek. Asko galtzeko arriskuan dagozala esan deusku Dieguezek, %30-40 inguru. Eguraldiagaz lotuta, berba berezi bat be aitatu deusku gaur Kepa Dieguezek. Kaiman berbea.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa