Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Sasoian, liderra menderatzeko

Bilbo, 2016-10-20

Lointek Gernika Bizkaiak ikaragarri ondo hasi dau denporaldia. Ligan 5 partidutik 4 irabazi ditu. Azkena CREF Holaren aurka, Madrilen (39-68). Izaskun Garcia jokalariak esan deuskunez, partidu handia egin eben. Batik bat defentsan. Zapatuan, Perfumerias Avenida liderra hartuko dabe Malosten (18:30). Gernikarrak sasoi onean dagoz liderra menderatzen ahalegintzeko. Bizkaia Gernia ez dabil hain ondo errugbian. Iker Olaeta jokalaria konbidau dogu Bizkaia Lehian saiora. Puntu bila doaz Santanderrera. Eskubaloian, Zuazok be 5 partidu jokatu eta 4 irabazi ditu Gernikak lez. Ainhoa Azaola jokalariak adierazi deuskunez, defentsan oso gogor dabilz. Toledon jokatuko dabe, zapatuan, Base Villaverderen aurka. Hockeyan, Metropolitanok partidu biak galdu ditu. Zorrozan jokatuko dau lehenengoz zapatuan (20:00). Molina Sport izango dabe aurkari Asier Arponek eta taldekideek. Jokoa hobetu behar dabela aitortu deusku Arponek Bizkaia Lehian saioan.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia