Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Saskibaloi jaia, Miribillan

Bilbo, 2016-03-17

Bizkaia Bizkaialde fundazinoak eratuta, saskibaloi jaia izango da zapatuan Miribillan. Bilbao Basketen eta Retabet Gipuzkoaren arteko partidua jokatuko dala kontuan hartuta, Gernika Bizkaiak be bertan jokatuko dau (17:00). Izaskun Garcia jokalariak Bizkaia Lehian saioan aitortu deuskunez, jai polita izango da, garrantzitsuena garaipena da orain. Izan be, playoffean sartzeko aukerea daukie Conquerori irabazi eta gero. Bidaideak Bilbo BSR-k Europako Txapelketako azken fasea jokatuko dau apirilean. Lau partiduak irabazita sailkatu da. Astegoienean ligara itzuli behar dabe. Badajozen jokatuko dau Bilbok. Lerro Hockeyan, Metropolitanok playoffera sailkatzea lortu dau lehenengoz. Ibai Kortabitarte jokalariak azaldu deuskunez, lehenago be lortu ahal eben, baina azkenean heldu da. 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia