Bizkaia, 2014-11-18
Bizkaian euskerazko lehenengo irratsaioa egin eban lantaldeak jasoko dau aurton Lauaxeta saria. Juan Mari Iraolagoitia, Inma Gallastegi, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguzkiza "Eguzki", Pedro Mari Goikoetxea, Adolfo Arejita, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muñozguren eta Sabin Barruetabeña zana. Bilbo Herri Irratian hasi ziran euskerazko irratsaioak egiten. Lan horren ondorioz sortuko eben urte batzuk geroago Bizkaia Irratia. Inma Gallastegik pozik dagozala esan deusku. Hasierea gogorra izan zala baina merezi izan ebala. Poesiaren atalean Joxean Artzek jasoko dau Lauaxeta saria, "Heriotzaren ataria da bizitza" lanagaitik. 35 urtetik beherakoetan Jule Goikoetxeak, "Tractatuz" lanagaitik. Ikus-entzunezkoetan Ibai Gonzalez Pagaldairen "Goazen gudari danok" saritu dabe. Abenduaren 2an banatuko ditue sariak, euskerearen egunaren bezperan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa