Santurtzi, 2012-07-06
Santurtziko parkearen zabalgune barria Karmengo jaien ostean inaugurauko dabe. Parkearen zabalgune barria errepidearen eta trenbidearen artean dago eta Santurtziko jaietan metro biko hesi handi batez eta segurtasun zerbitzuei esker be babestuta egongo da. Parke barria olatuen formea daben bedartzek osotuko dabe eta pertsonak larre horreetan etzun ahalko dira. Era berean txakurrei sarrerea galarazoko deutsie. Karmengo jaietan parke barriak kalterik jasan ez dagian udal gobernuak esan dau datorren astean 8 mila metro koadroko zati barria amaituta egon arren, uztailaren 24ra arte itxarongo dabela.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa