Bizkaia, 2021-06-15
Erromesak hostal eta aterpe pribaduetara joan daitekez atseden hartzen. Aterpe horreetako bat, Derioko Mañarikua aterpetxea da. Azken hilabeteetan ez dabe erromesik izan, baina azkenaldion nahikotxo hurreratu dirala esan deusku aterpeko behargina dan Aritza Bergarak.
Bakarrik lo egiteko aukerea emoten dabe Mañarikua aterpetxean, arropak garbitzeko eta ziketzeko zerbitzua, gosaria… Xacobeo urtea izanda, aurten mugimendua egongo dalakoan dagoz. Mañarikua aterpetxea Derioko seminarioaren antxinako eraikinean dago. Unibertsidadeko ikasleak, Athleticeko harrobiko jokalariak, migratzaileak eta erromesak hartzen dabez bertan. Ia 100 logela daukiez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa