Bizkaia, 2012-11-07
Berbarako saioko eguazteneroko kolaboratzaileen tartean, Bilboko Eleiz Museoko arduradun Jesus Muñizen txandea izan da asteon. San Martin santuari buruz egin deusku berba eta Bizkaian dagozan ermita eta parrokiak aitatu ditu. Izan be, geurean, debozino handia euki jako beti San Martini eta ondare erlijiosoko altxor politak eregi dira bere omenez. Domekan izango da San Martin, zemendiaren 11n, eta beraz, sasoian sasoiko gaia dogu honako hau, inondik be.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa