Euskadi, 2020-04-03
Zaballa, Basauri eta Martuteneko espetxetako presoen eta kartzeletako funtzionarioen artean kutsatutakoen kasuak dagoz. Presoen aldeko Salhaketa alkartetik dinoe espetxe funtzionarioen positiboak presoenak baino gehiago dirala. Salhaketa alkarteak eta beste 40 eragilek Espainiako gobernuko barne ministeritzari eta Eusko Legebiltzarreko Diputazino Orokorrari eskutitz bana bidali deutsie. Salhaketako ordezkaria dan Jaione Aspiazu Apodakak presoek une honetan dabezan preminen barri emon deusku. Presoek euren senitartekoen bisitarik ezin dabe jaso eta harremana telefono deietara mugatuta dago. Arabako kartzelan berbarako preso batek koronabirusean positibo emon ostean modulo oso bat isolatu dabe. Espetxetako funtzionarioen artean kutsatutako kasu ugari izanda egoera hau presoentzat arrikutsua dala uste dau Salhaketa alkarteak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa