Bilbo, 2018-01-30
Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña, batez be Sakamantekas eta Zurrumbón modura ezaguna, (Egilatz, Donemiliaga, Araba, 1821eko urriaren 16a - Gasteiz, Araba, 1881eko maiatzaren 11a), XIX. mendeko-hiltzaile arabarra zan. Ogibidez baserritarra .
1870 eta 1879 bitartean 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil ebazan horretatik lau prostitutak ziren. Biktima batzuk mutilatu ebazan. Horretaz gain, beste batzuk hilten be ahalegindu zan.
Lau bider ezkondu zan eta hirutan alargundu zan, baina antza danez, ez ebazan bere emazteak hil.
1880an atxilotu eben eta heriotza-zigorra jarri eutsen. Gasteizko Sutaustegi Zaharreko presondegian garrotez hil eben 1881eko maiatzaren 11an.
Sakamantekas berehala oso famatu egin zan eta ordutik, umeak bildurtzeko kontatzen diren istorioetako protagonista da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa