Euskadi, 2013-12-20
Juan Maria Uriarte gotzaina, Zumaiako Telmo Deuna arraun alkartea, Cafes Baqué enpresea, Gasteizko Andra Mari Katedraleko Fundazinoa, Errazuriz Ossa euskal-txiletar enpresaria eta Euskadiko Elikagaien Bankuetako Federazinoa saritu dabez. Sariak urtarrilaren 26an Bilboko Arriaga Antzokian bananduko dabez. Irune Zuloagak Sabino Arana Fundazinoko zuzendariak Juan Mari Uriarteren lana goraitatu dau. Zumaiako Telmo arraun alkarteko emakumeak be sarituko dabez. Euskadiko Elikagaien Bankuen esfortzua be azpimarratu dabe. Beste sarituetako bat Juan Eduardo Errazuriz Ossa dogu, bere sustraiak Baztanen daukazan Txileko enpresaria. 100 behargin dauakzan Cafes Baquék 100 urte beteko dauz laster eta beste sarituetako bat dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa