Bilbo, 2015-03-24
Bilboko Sabino Arana etorbideko goiko aldea urtebete barru erabat barriztauta egongo da. Zuzunegi eta Autonomia kaleen arteko zatia barritzen berehala hasiko dira eta 6 hilabete barru zonaldea hori amaituta egongo da. Zati horretan adibidez Zankoneta kalea oinezkoentzako bihurtuko dabe. Sabino Arana kalearen erdian zuhaitzak eukiko dauzen plaza bat eta pasealekua egingo dabez.
Kaleko espaloien zabalerea bestalde 2 metrokoa izatetik 8 metrokoa izatera pasauko da. Tabernek terrazak ipinteko aukerea be eukiko dabe. Fran Viñez, Bilboko udaleko herrilanen saileko zuzendariak azalpen gehiago emon deusku. 6 hile barru, lehenengo zatiaren lanak amaituta, Autonomia kaletik A-8 autobidera bitartean dagoan zatiaren barritzeari ekingo deutse eta horretan beste 6 hilabete emongo dabez. Lan honeek diseinetako udalak dino Basurtuko auzokideakaz 18 batzar baino gehiago euki dabezala eta prozesua guztiz parte hartzailea izan dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa