EAE, 2018-05-09
Aste gitxi barru izango dan Osakidetzako OPEari esker erizainentzako 700 lanpostu sortuko dira. SATSE sindikatutik dinoe albiste ona dala baina populazinoa zahartzen dabilen heinean ondino erizain gehiago beharko dirala. Lehen euskal erizain asko Finlandiara eta Ingalaterrara joaten ziran. Orain askok hemen geratzea erabagiten dabe. Galdakao-Usansolo ospitaleko erizaina dan Idoia Urkidik honen zergaitia azaldu deusku. Erizainek jasaten dabezan irudi sexista eta atzerakoiagaz amaitzeko SATSE sindikatuak Estereotipoak Apurtu izeneko kanpainea jarri dau martxan. Amaia Mayor, Bizkaiko SATSEko ordezkaria danak datu guztiak emon deuskuz. Erizainek paziente eta senitarteko gehienakaz tratu ona eukiten dabela dinoe. Halan da be erizainenganako tratu txarrak sahiesteko protokoloa ezinbestekotzat joten dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa