Bilbo, 2019-02-01
Espainiako Gizarte Segurantzari 3 milioi euro ordaintzera behartu dabe Gara egunkaria. 1998an Egin egunkaria eta Egin irratia itxi eta gero, zorra Gararen esku itzi eban Baltasar Garzon epaileak 2003an. Ruben Pascual Garako kazetariak azaldu deusku ordutik euren lan egoerea zein izan dan. Gainean dauken zama handia da Pascualen esanetan eta langileak arduratuta dagoz. Arduratuta baina konpromiso handia dabe proiektuagaz. Garak hiru milioi euro ordaindu beharko dauz Egin-en zorra kitatzeko. Sei hilabetero 500 mila euro. Bere komunidadeari eta erakundeei laguntzea eskatu deutse Garak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa