Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Rebeka Ubera (EH Bildu): "Zuzendaritzan aniztasun handiagoa izatea hobeto egongo litzateke"

Euskal Herria, 2021-05-10

Alarma egoerea bertan behera geratuta, momentu honetan ez daukagu neurririk, bakotxaren ardurea geratzen jaku. Hori Rebeka Ubera EHBilduko legebiltzarkidearen eretxia. Egoera honek Uberaren esanetan argi itzi dau Jaurlaritzaren estrategiak porrot egin dauela. "Egoerea ez da ona, inzidentzia tasa altua daukagu, Zainketa Intentsiboen Unidadeak beteta dagoz, osasun arloko hanainbat jarduera etenda dagoz. Eta guzti hau bideratzeko, txertaketeak lagunduko dau bai, baina neurri osogarriak beharko dira" Uberaren esanetan.

EH Bilduk lau urterako zuzendaritza barria aukeratu dau. Baikortasuna, bizipoza eta konfiantzea sortzen dauen ezkerreko alternatiba bat zuzendu nahi dau koalizinoak. Sortuko ordezkari ugari dago zuzendaritzan. Aniztasun handiagoa hobeto egongo litzakela onartu dau Rebeka Ubera legebiltzarkideak. Halan da be Uberearen berbetan azken 10 urteetan lorpen eta ekarpen handiak egin dauz EH Bilduk. Koalizinoak giza baliabide izugarriak daukazala azpimarratu dau Elgetako legebiltzarkideak.  

Espetxeen antolaketa eta funtzionamenduaren ganeko eskumena jasoko dau Jaurlaritzak. Rebeka Uberaren eretxian gai honetan lan handia dago egiteko oraindik.

 

Rebeka Ubera

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia